GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Bolton

Muamba sigue en «estado crítico» y anestesiado Avironek ez du mailari eusteko itxaropena galdu oraindik

p032_f01_148X104.jpg

Al menos durante las próximas 24 horas, Frabrice Muamba continuará anestesiado en la UCI del hospital londinense donde se encuentra y su estado sigue siendo «crítico». El estado de salud del centrocampista del Bolton ha forzado que se aplazase el partido de liga entre su equipo y el Aston Villa.

AVIRON 2

RED STAR 1 !

Jon LEUNDA

Avironek mailari eusteko itxaropentsu jarraitzen du, herenegun gauean irabazi ostean. Salbazioa bost puntura dauka, eta horretarako denbora soberan dauka, beti ere emaitza onak lortzen jarraitzen baldin badu.

Baionarrek oso partida ona egin zuten. Hasieratik ekin zioten indartsu norgehiagokari, eta laster jarri ziren aurretik, Matutuk lortutako golari esker. Atsedenera joan aurretik izan zituzten aldea handitzeko aukerak, baina barkatu egin zuten, eta gero sufritzea tokatu zitzaien.

Bigarren zatian kanpotarrak ongi atera ziren eta neurketa berdintzea lortu zuten. Berdinketarekin, atzean jarri ziren, euskaldunei baloia emanez, horrela kontraerasoren batean neurketa erabakitzeko asmotan.

Zuri-urdinek lanean jarraitu zuten, eta partida amaitzeko hamar minutu falta zirela iritsi zen saria. Dembelek Audinet lurrera bota zuen frantziarren area barruan, eta epaileak penaltia adierazi zuen. Pinauk ez zuen barkatu, eta bigarren gola lortu zuen. Azken minutuetan, ordea, kanpotarrek gertu izan zuten berdinketa, baina Oukidjak sekulako geldiketa egin zuen. Berri guztiak ez dira onak, ordea, Baionan, entrenatzaileari, Alain Pochat-i, urtebeteko zigorra ezarri baitio Frantziako Federazioak, orain dela bi hilabete Niorten aurkako partidaren ostean izan ziren istiluetan parte hartzeagatik.

AVIRON

2

RED STAR

1

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo