GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Degoulek jasotako txartel gorria oso erabakigarria izan zen

NIMES 1

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Avironek ezin izan zuen ezer onik lortu Nimesen zelaian. Frantziarrak Ligue 2ra igotzeko faboritoak dira, eta han talde gutxik lortu dute ezer.

Dena dela, baionarrek oso partida ona egin zuten, nahiz eta gauzak oso azkar okertu zitzaizkien. Partida hasi eta minutu gutxira Degoulek lurrera bota zuen Kone, azkeneko atzelaria izanik, eta txartel gorri zuzena ikusi zuen. Jokaldi hori oso erabakigarria izan zen amaierako emaitzan.

Atzean lan handia egin zuten, baina etxekoak nagusi izan ziren, eta azkenean euskaldunen atea zulatu egin zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo