GARA > Idatzia > Kultura

Aurtengo maskaradak ohi baino beranduago hasiko dira

GARA | MAULE

Zuberoako Maskaradak ohi baino beranduago hasiko dira aurten; lehenengo emanaldia apirilaren 8an izango da. Zuberoako kultur ondarea ez galtzeko Ikastoletako Ikasle Ohiek beren egin dute Maskarada antolatzeko ardura. Hoki herrian hasiko da aurtengoa eta ikuskizuna bost igandez egingo dute, hots, maiatza arte. Emanaldien behin betiko egutegia hauxe dugu: apirilaren 8an, Hokin; 15ean, Muskildi-Urdiñarben; 22an, Barkoxen; 29an Lexantzün; eta, azkena, maiatzaren 6an izango da, Gamere-Zihigan. Azkenik, Herri Urratsen aintzira itzuli bat ere eginen da maiatzaren 13an.

Bestalde, antolatzaileek iragarri dutenez, Muskildi-Urdiñarben biltzen den dirua Lodosako Ikastolari emango diote bertan dituzten zailtasun ekonomikoei aurre egiten laguntzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo