GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

KAZETA.INFO | Ione Josie 2012/3/28

Lege egoki bat euskararentzat

Frantziar Estatuko lehendakaritzarako hauteskundeak hurbiltzen ari direnean, euskararentzat estatus egokia eta lege geriza aldarrikatzeko manifestaldia antolatu dute Kontseiluak eta Euskal konfederazioak. Deiadarra jotzeko hogei urtetan antolatzen den seigarren manifestaldia, alegia. Denbora joan ahala, gure hizkuntzaren egoerak ez du aurrerapen erabakigarririk eduki. Hori gertatu da hizkuntzak ez duelako estatus egokirik izan, lege gerizarik ez duelako eta hizkuntza-politikak ez direlako eraginkorrak izan.

EEPk bideratzen duen hizkuntza politika, esate baterako instituzioen borondate hutsean oinarritzen da, euskalgintzako eragileekiko elkarlana ez da zutabe sendoa, eta, aurrekontu murritza du. Euskara normalizatzeko hutsune handiak dituen hizkuntza-politika du indarrean EEPk ikusten denez.

Berritz, euskaraz bizi nahi dugunon eskubideak sistematikoki urratzen dira, oztopoak biderkatzen, eta horren ondorioz, diskriminazio egoera pairatu behar dugu.

(...) Argi da, Frantziar Estatuko buruak, oinarrizkoak diren giza eskubideak urratzen segituko duela eta hizkuntza gutxiagotuak mespretxatzen.

Egoera irauli nahi bada, euskarari estatus egokia eskaini behar zaio, ofiziala, berezkoa, lehentasunezkoa, eta ezagutu beharrekoa, alegia.

Esan behar da, legezko aitortza ezak eragin handia duela herritarrek eskubideen urraketen inguruan duten pertzepzioan. Zaila egiten zaie herritarrei eskubidea urratu zaiela salatzea, legeak haien eskubideak aitortzen ez baditu. Oro har, urraketa egoerak naturalizatu eta betikotu egiten ditu herritarrak.

Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, eta hizkuntza-politika eragingarria abiatze aldera, lege geriza ezinbestekoa da.

(...) Hizkuntza-politika egokiak helburu eta epe zehatzak ukan behar ditu, baliabidez ongi hornitua behar du lege eta arauen garapena baliabide-gabeziak ez dezan gelditu, zeharlerrokoa izan behar du, eta sektore guziak kontuan hartu behar ditu.

Ez da ahaztu behar eskubideen urraketaren aurrean urratzailea zer erantzukizun mota hartuko den zehaztea ezinbestekoa dela, jarrera diskriminatzaileak zer nolako ondorio juridiko ukanen duen ezaguna behar duela. Hau litzateke lege egoki batek jaso beharko lukeena gure iritziz.

Lege hori berandu baino lehen indarrean egon dadin martxoaren 31an, Baionako karriketan indartsu agertu behar dugu, horixe da egin dezakegun ekarpenik interesgarrien une honetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo