MUSIKA
Bilbao Ars Sacrum eliz-musika jaialdia asteazkenean amaituko da
Bilbao 700 Fundazioak antolatuta, joan den astelehenean hasi zen aurtengo Bilbao Ars Sacrum eliz-musika zikloa eta hilaren 4a izango du azken eguna. Hala, datorren asteazkenean, Sevillako Orquesta Barroca eta Carlos Mena izango dira protagonista. Gizakunde elizako gainerako kontzertu guztiak bezala, 20.30ean hasiko da.