BERTSOLARIAK
Gabiriako Osinalde sariko azken kanporaketa
Igandean jokatu zen bertsolari gazteen 41. Osinalde sariketako hirugarren eta azken kanporaketa Ordiziako Argi-Berri elkartean. Epaileen erabakiaren arabera, Amaia Iturriotzek eta Imanol Uriak lortu dute txartela datorren apirilaren 14an Gabiriako Osinalde Elkartean izango den finalerako. Entzuleen gustukoena, berriz, XV. Argi Berri saria eskuratu duena, Endika Igartzabal izan da.