KAZETA.INFO |Aitor Renteria 2012/4/3
Hauteskundeen menturan
(...) Deiadarreko deitzaile eta partehartzaileen begiradak, beraz, hautagaiei begira jarri dira.
Begi bat Parisen. Nicolas Sarkozy Frantziako presidente eta hautagaiak ez du ofizialtasunaren aitortzarik egin. Lege bat garatzearen aldekoa dela dio, orain artean horrelakorik egin ez badu ere. Ez du Konstituzioan aitortzarik egin nahi eta ez du Europako Ituna izenpetu nahi.
Francois Holland PSeko hautagaiak Europako Ituna izenpetzea hobesten du, Frantziako Konstituzioa aldatu beharko litzatekeela ohartaraziz. Aldiz, Sarkozyk bezala, ofizialtasun aitortzarik ez duela eginen jakinarazi du. Ezkerreko Frenteak, Berdeen edo bertze eragileren baten promesak ongi etorriak dira, eraginkorrak baldin badira ondoren. (...)
Bigarren begia Euskal Herrian. Parisetik behera, piramidearen maldari jarraikiz, Deiadarrean parte hartu duten arduradun politikoen ardurak agerian gelditzen dira. Deiadarrera joan dira eta bertan eskari zehatzak egin dira. Erratea eskari bat sostengatzen dutela eta bertzeak ez, ez da onargarria.
Deiadarrean egoteak duen ondorio politikoa beren gain hartu beharko dute (...). Ipar Euskal Herriko alderdi politiko guztiek partekatzen badute Deiadarraren aldarria, ez dago Parisen oldar hori geldituko duen hesirik. (...)