GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora | Urrezko lehiaketa

Rodriguez II.ak eta Larrañagak lortu dute hurrengo fasean aritzeko txartela

p046_f02_97x96.jpg

J.L.

Larrañagak eta Rodriguez II.ak lortu zuten atzo Urrestillan Urrezko Aizkorako hurrengo kanporaketan aritzeko txartela. Hasiera batean 11 aizkolari ziren aritzekoak, baina Elorriaga eta Kintana ez ziren izan, eta amaieran bederatzi neurtu ziren.

Hiru multzotan neurtu ziren aizkolariak, eta lehen fasean bakoitzetik bina aizkolari pasatzen ziren. A multzoan Larrañaga izan zen onena, Otañoren eta Agirreren aurretik. Bigarren multzoan, berriz, Rodriguez II.a izan zen azkarrena Vazquezen eta Erasoren aurretik.

Hirugarren multzoa izan zen hiruretan estuena. Irazu, Vicente II.a eta Alkizalete II.a neurtu ziren. Bakoitzak proba bana irabazi zuen, baina denetara azkarrena Irazu izan zen Vicente II.aren eta Alkizalete II.aren aurretik, eta haiek lortu zuten bigarren fasean aritzeko txartela.

Ondoren bigarren geratu ziren hiru aizkolariak neurtu ziren, eta Vazquez izan zen azkarrena Vicente II.aren eta Eneko Otañoren aurretik, finalerdietara sailkatuz.

Azkeneko proban, Larrañagak Irazuri irabazi zion, eta, Rodriguez II.ak, berriz, Vazquezi. Ondoren Larañagak Vazquez menderatu zuen, eta Rodriguez II.ak Irazu. Azkenean Larrañaga eta Rodriguez II.a izan ziren onenak, eta aurrera egin ahal izan zuten, pasa den astean Resanok eta Dorronsorok egin zuten bezalaxe.

Atzokoan, beraz, ez zen ezusterik izan, faboritoak izan baitziren aurrean. Jendeak ere erantzun ona eman zuen, Urrestillako pilotalekuko harmailek itxura ona izan baitzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo