GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Xabier Letona

Estatuaren indarra, soka luzean utzia

argia

(...) Batetik, ez da ez normala ez zentzuzkoa Ertzaintzaren parte hartzea joan den ostegunekoa izanda, Barne Sailak ia astebetera azalpen zentzuzkorik ez eskaini izana. Ertzaintzak hasieran esandakoak ere gezurtatu ditu azkenean: Ertzaintzaren bertsioan, telefono dei asko jaso zituen esanez zauritu bat zegoela lurrean eta horregatik joan zirela, eta bertaratzean eraso egin zietela. Azkenean, aldiz, Aresek onartu behar izan du Ertzaintza Iñigo Cabacasengana hurbildu zenean, jadanik Ertzaintzaren karga bat izana zela.

(...) Azken bizpahiru hamarkadetan, zenbat dozenaka belarri, begi, buru, aho, masail, kopeta... zartatu dituzten kolore denetako poliziek Euskal Herrian jaurtitako gomazko pilotek. Eta oinarrian zera dago, Estatuaren biolentziaren monopolioa indarrean jarri behar duten agintari eta poliziek soka luzean ohituak daudela hemen, demokraziaren kolpatuak, zaurituak, hildakoak, horren kolpatu, zauritu edo hildako ez direlakoan. Funtsean, edo merezi zuten, edo kalte kolateralak dira. Zer ote da Iñigo Cabacas?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo