GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Imanol Murua Uria 2012/4/9

Datorren lekutik datorrela

berria.info

(...) Lerro hauek idazteko unean, ostiral iluntzean, koman zegoen San Mameseko partidaren ondoren (...).

Poliziaren bertsioei buruzko eskarmentuak itzulpena egiten digu: ukatu beharrean ez dagoela argi besterik esan ez baldin badu Ertzaintzak, argi dagoela ondoriozta daiteke. Baina ondo legoke, denbora pasatzen utzi ondoren, horretarako egokiak diren instituzioetan baten batek gogoraraztea ikertuko zutela agindu zutela eta ikerketa horren ondorioen berri eman dezatela eskatzea. Horretan ez baitu herri honek eskarmentu handirik: Poliziaren gehiegikeriei buruzko ikerketen emaitzak argitaratuz gero, Inteligentzia Militarrari buruzko beste liburu xelebre haren tankera izango luke.

(...) Azalpenak gorabehera, esanguratsua zera da: Ertzaintzaren neurriz kanpoko indarkeriaren erabilerari buruzko testigantzek sinesgarritasun osoa dutela herritar askoren begietara, Ertzaintzaren gehiegikerien lekuko gehiegi baitago herri honetan. Eta azken bi ostegunetan Gasteizen eta Bilbon gertatuari buruz lekukoek eman dituzten bertsioak guztiz sinesgarriak dira, eskarmentu horren argitan.

Ertzaintza sortu aurretik, asko eztabaidatu zen sortzear zen polizia autonomikoaren ereduari buruz. Bobby ingelesak aipatzen ziren. Orain grazia egiten du 80eko urteetako inozentzia hark, Ertzaintza berria 1937ko Ertzaintzaren pareko imajinatzen zuen inozentzia hura: Basarri bertsolariarena, Telesforo Monzon Herrizaingo sailburu zuena. Poliziak integrala behar zuen, eremu guztietan arituko zena, besteak beste, argudio honekin: segurtasunaren arloko eskumen guztiak bere eginda, hemendik ez alde egiteko aitzakiarik gabe geldituko ziren Espainiako segurtasun indarrak.

Ez zen jokaldia oso biribil atera: Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak ez zuten alde egin, Ertzaintza polizia integrala da, baina Espainiako auzitegien aginduz atxiloketak egiten ditu eta Espainiako auzitegien eta espetxe sistemaren esku uzten ditu atxilotuak -agintari autonomikoen kontroletik kanpo-, eta, ostegun batzuetan, zaintza berezietako unitatera bidaltzen du jendea, indarkeriarik gabekoak omen diren garai historiko hauetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo