GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Rikardo Arregi 2012/4/11

Suizidioa

Deia

(...) 77 urteko erretiratu batek bere buruaz beste egin zuen Atenaseko Sintagma plazan, Legebiltzarraren aurrean, arazo ekonomikoak zirela eta. Dimitris Christoulas zuen izena, (...). Beste batzuek berbera egin dute gero, egunkarietan datoz berriak, gero eta txikiago. Egunkarietan ere irakurri dut Grezian suizidio kopurua handitu eta Europan suizidio gutxien zuen herria izatetik suizidio gehien duen herria izatera pasa dela. Gero eta jende gehiagok egiten du bere buruaz beste (...). Ziur aski gainontzeko herrietan ere, hementxe bertan, igo da suizidio kopurua, baina lotsaren eta isiltasunaren zigorrak gaineratzen zaizkio bere burua hil duenari. Horregatik idazten dut, harro, izena: Dimitris Christoulas.

(...) kapitalismoak ez ditu bakarrik gure poltsikoak nahi, gure buruak ere nahi dituela esan nuen hementxe bertan orain dela ez asko. Gaur esan behar dut kapitalismoak gure gorputzak ere nahi dituela, lanerako, erosteko, gaixotzeko eta, azkenean, hiltzeko. Gogorregia, zaharkituegia agian kapitalismo hitza? Ez dut uste. Gero eta lotsa gutxiago dut hitz batzuk erabiltzeko, batez ere telebistetan egunero ikusten ditudanean ekonomilari, ikerlari eta analista horiek guztiak pribatizazio gehiago alai eskatzen, diru gehiegi xahutzen dela hezkuntzan edo osasungintzan lotsagabe errepikatzen.

(...) osasunarekin negozioa egiten dutenek ezin dute jasan plater horretan tokatu zaien zati txikiegia, gehiago jan nahi dute; osasun sistema publikoetatik badago zer atera, asko, gainera. Gure gorputzekin zer gertatuko den, ez zaie axola.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo