GARA > Idatzia > Kultura

Zinema, borrokari eusteko eta memoria berreskuratzeko tresna

Argi dago Kongresuan onartutako Memoria Historikoaren Legeak 1936ko Gerran zein frankismoaren garaietan egindako krimenak ezkutatzeko baino ez duena balio. Susana Arbizuk eta Henri Belinek egin berri duten «No darse por vencido» filma dugu esandakoaren isla.

p059_f02.jpg

Alvaro HILARIO | BILBO

Memoria historikoa berreskuratzeko bidaian «abandonatzen den borroka da galtzen dena» leloa Buenos Airesko Mayo Plazako Amek indarrean jarri bazuten ere, ez dira beraiek horri eutsi dioten bakarrak. Daniel Serranok hogei urte daramatza, Parisko erbestealditik, 1941ean fusilatu zuten anaiaren memoria birgaitua izan dadin ahaleginetan. Danielen istorioa ez ezik, Susana Arbizuren eta Henri Belinen «No darse por vencido» filmak memoriaren eta borrokaren gaineko hausnarketa ere proposatzen digu. Asteazken honetan, Gasteizko M3moria-Gunean izango du film honek aurreneko emanaldia Euskal Herrian.

Henri Belin eta Susana Arbizu Parisen ditugu irakasle. Bertan ezagutu zuten Rose Marie Serrano, beraiengan zirrara berezia sortu zuen proposamena egin zien pertsona: «Rose Mariek aitaren testigantza jasotzeko esan zigun. Nolabaiteko ikus-entzunezko artxiboa egin genezala nahi zuen. Nahi zuen 1936an, aitaren herrian, Toledoko La Torre de Esteban Hambran herrian gertatu zena konta genezala», azaltzen digu Susana Arbizuk. Horrela ezagutu zuten Daniel Serrano, 1941ean fusilatu zuten anaiaren memoria (herriko alkateorde sozialista izan zena 30eko hamarkadan) birgaitu gura zuena. «Familia bisitatzeko Toledora egiten zituen bidaietan, hasi ginen Danieli bidaltzen. Orduan, Danielen testigantza jaso eta zerbait gehiago egin genezakeela ikusi genuen. Harrigarria egin zitzaigun Estatu espainolean Errepublikaren aldekoen historia aldarrikatzea Frankismoaren aztarnak ezabatzea bezain zaila zela ikustea». Horrela jaio zen proiektu hau. Film hau ez da istorio hutsa, borrokarekin aurrera jotzeko eta memoriaren gaineko hausnarketa egin dezagun ezinbesteko tresna baizik.

Fitxa

Non: Zaramagako

M3moria-Gunea

(F. Lasuen, 5. Gasteiz).

Data: Asteazkena,

apirilaren 18an.

Ordua: 19.00etan.

Antolatzailea: Martxoak 3.

Sarrera: Doakoa.

OZTOPOAK

«Harrigarria egin zitzaigun Errepublikaren aldekoen historia aldarrikatzea frankismoaren aztarnak ezabatzea bezain zaila zela ikustea».

«No hemos querido hacer una película romántica»

Gasteiztarras, además de vivir y trabajar en esta ciudad, participaron en diferentes experiencias, como la revista «Resiste». Con el paso del tiempo emigraron a París, donde conocieron a Daniel Serrano (94 años), el protagonista de su película: «Nos dimos cuenta de que teníamos un material que iba más allá de un simple testimonio. La fuerza, la combatividad de Daniel nos empujaron a buscar un hilo narrativo alejado del victimismo. No queríamos hacer una historia victimista, romántica, nostálgica a cuenta de ese pasado republicano del que nos habla Daniel. Preferimos hablar del presente, de los republicanos conectados con el presente; ver de qué manera nos podía servir para reflexionar sobre la problemática que hay en el Estado español para rehabilitar la memoria de ese periodo. Nos hizo preguntarnos qué pasa aquí para que haya problemas para acabar con los rastros del franquismo. Queremos insistir en el tema de la Transición como el momento donde se empieza a construir socialmente el olvido», relatan Henri y Susana.

Filmado en vídeo, este documental, que se estrena en Gasteiz, ha sido financiado por sus realizadores y la cooperativa autónoma Jemmapes. A.H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo