GARA > Idatzia > Kultura

LEHIAKETA

Marka guztiak hautsi ditu aurreneko Bersomoviedak

Esperotako marka guztiak hautsi ditu Bertsomovieda ekimeneko lehenengo edizioak, bai parte hartzeari dagokionez, baita jarraipenari dagokionez ere. Sari nagusiak bi irabazle ditu, «Bertso Road Movie» eta «Urpeko bertsoak» lanak. Publikoak argiago izan du: «Bertso Road Movie» da gehien gustatu zaien lana. Epaileen iritziz, bertsorik onenak dituen bertsomoviea, berriz, «Intxaur ondotik Intxaurpera» izan da. 26 lan aurkeztu dira guztira, eta parte-hartzaileak ehundik gora izan dira. Sari banaketa etzi egingo dute Beasaingo Igartza Jauregian, 19.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo