GARA > Idatzia > Euskal Herria

Bizkaia eta Gipuzkoa, bilera pribatuan, hondakinen auzia baretzen saiatu dira

Josu Madariaga eta Juan Carlos Alduntzin, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ingurumen diputatuak, hurrenez hurren, Bilbon bildu ziren atzo. Hondakinen auzia bizi-bizi dagoen honetan, bi lurraldeen arteko akordioaz mintzatu ziren, hitzarmena ekainaren 12an iraungiko baita.

p015_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Bi erakundeen arteko hautsak harrotuta daude, baina iragarritakoa betez, Juan Carlos Alduntzin eta Josu Madariaga, Gipuzkoako eta Bizkaiko Ingurumen diputatuak hurrenez hurren, Bilbon bildu ziren atzo, hondakinen kudeaketak bi lurraldeetako alderdi politikoen artean irekitako eztabaida bizia lasaitzeko eta elkar ulertzeko bidea hartzeko itxaropenez.

Leku zehatza eta ordua ez zuten aldez aurretik aditzera eman, kazetarien bertaratzea ekidin eta mahaiaren inguruan hitz egiten zen horri ahalik eta diskrezio handiena emateko. Hala ere, jakina zen eztabaidaren puntu garrantzitsuena Bizkai eta Gipuzkoaren arteko akordioaren luzapena zela; izan ere, datorren ekainaren 12an amaituko da 2008an bi aldeek sinatu zuten akordioa. Itun horri esker, Gipuzkoak hondakinak Igorreko zabortegira bidali ditu, eta operazio horregatik %10 gehiago ordaindu du urte hauetan guztietan Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak (GHK).

Bilera amaitutakoan, bi Aldundiek adierazpen ofizialik ez egitea erabaki zuten, baina bitartean Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak aurrea hartu zuen. «Egun bat igaro ahala, egun bat gutxiago gelditzen da», adierazi zuen, ekainaren 12ari aipu eginez. Hala ere, mahai gainean akordioa luzatzeko dauden aukerez galdetuta, Bilbaok erantzun zuen gaiaren inguruan ez dagoela nobedaderik. Hitzok, hain justu, Madariaga eta Alduntzin bileran zeudela esan zituen atzo Bilbon, Gazteentzako Enplegu Plana aurkeztu ostean.

Aipatutako bilera amaitu eta gero, Artigasko ekoparkea bisitatu zuten. Hor kokatzen dira Zabalgarbiko erraustegia, konposta egiteko planta eta hondakinak tratamendu mekaniko-biologikoekin tratatzeko planta -bertan eraikitzekoa zen bigarren errauste-planta erabat baztertuta gelditu da-.

Atzoko bilera alde batera utzita, EAJk dagoeneko adierazi du Bizkaiko Batzar Nagusiek euren iritzia eman behar dutela Gipuzkoarekin dagoen akordioaren luzapenaren inguruan. Gainera, jeltzaleek asteazkenean premiazko proposamena aurkeztu zuten Bizkaiko ganberak Diputazioari akordioa luzatu ez dezan eskatzeko.

Batzar Nagusiek proposamena eztabaidatu eta bozkatuko dute osoko bilkuran, eta premiazkoa izan arren, ez da garaiz iritsi hurrengo asteko agendan landu ahal izateko.

Gipuzkoako jeltzaleek, berriz, prentsaurrekoa eskainiko dute gaur bertan Donostian, lurraldean hondakinen kudeaketaren «arazoari buruz» mintzatzeko.

Usurbil, jardute onen adibide

Bilduk, bestalde, «etxeko lanak ondo» egiten ari dela iritzi zuen atzo, Donostian. Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak, Iñaki Agirrezabala Zumaiako alkateak lagunduta, esan zuen Ingurugimen Ministerioak bere webgunean Usurbil «jardute onen» atalean aipatu duela, atez ateko sistema dela-eta. Zentzu honetan, erantsi zuen PPk, PSOEk eta EAJk salatzen dutena egia izango balitz, hau da, Usurbilgo kaleak zikinak daudela, Madrilek ez lukeela udalerria eredugarritzat hartuko.

Halaber, adierazi zuen atez ateko bilketa-sistemaren alde apustu egin duten udalerriek bat egiten dutela Europak birziklatzeari dagokionez agintzen duenarekin.

ERANTZUNIK EZ

Bizkaiko Aldundiko iturriek Europa Press agentziari adierazi ziotenez, bi ordezkariek ordubeteko bilera egin zuten. Iturri berberek erantsi zutenez, «gaur egun ez dago erantzun argi bat» akordioa luzatzearen inguruan.

Debabarrena, Debagoiena y Lasarte muestran su apoyo a un cambio en la gestión de los residuos

Lasarte-Oria y Debabarrena, preocupados por las escasas tasas de reciclaje que a su juicio se registran en ambas zonas, solicitaron ayer cambiar los métodos de recogida para superar el 30% y el 40% que registran, respectivamente. En el caso del municipio guipuzcoano, el Consistorio declaró en una nota que aunque se han producido avances, el sistema actual está agotado, al tiempo que Bildu recordó que Debabarrena está a la cola de los índices de reciclaje del territorio. «Instamos al equipo de gobierno de la Mancomunidad, en manos del PSE, que rectifique esta situación», añadió la coalición.

Desde la plataforma Zero Zabor de Debagoiena, mientras tanto, llamaron a las fuerzas políticas, sindicales y sociales a que firmen el pacto de Usurbil, mostrando su compromiso para «acabar con el problema de los vertederos, unirnos en el rechazo a la incineradora y desarrollar un programa de Basura Cero para todo el territorio de Gipuzkoa». El documento se firmará a nivel comarcal el día 24 de abril. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo