Top 14
Partida erabakigarria du Avironek
Zuri-urdinek azken postuan dagoen Lyonen zelaian jokatuko dute. Biarritzek, berriz, Racing Metro Paris hartuko du Agileran.
Jon LEUNDA
Avironek benetako finala jokatuko du gaur, 14.15etik aurrera Lyonen. Sailkapeneko azkenekoaren aurka jokatuko du talde zuri-urdinak, eta emaitza horren baitan egongo da euskaldunen etorkizuna.
Gaurkoan ez du balio irabazteak bakarrik; erasoko puntua ere behar dute. Hori lortzen badute, eta aurretik dituen bi taldeek galtzen baldin badute, jaitsierako postutik irtengo dira. Aurrekoek ere irabazten badute, gauzak zail egoten jarraituko dute, baina mailari eusteko aukerak izaten jarraituko dute. Galtzen badute, akabo, orduan Pro 2 Mailan izango dira jada eta azkeneko postura eroriko dira, gainera, Baionako jokalariak.
Lyonek oso aukera gutxi ditu Top 14an jarraitzeko, baina horiei eusteko, gaur irabazteak bakarrik balioko die, bestela inongo aukerarik gabe geratuko dira. Beraiek ere garaipenaren bila aterako dira, baina bi jokalari-taldeei begiratuta, garbi dago euskaldunena askoz ere hobea dela, nahiz eta aurtengo denboraldian ez duten hori erakutsi.
Sasoi honetako partidarik garrantzitsuena da zuri-urdinentzat, eta zaleek itxaropen osoa dute joan den astean derbia irabazi ostean. Itxaropen horri eusteko garaipena behar dute, eta horixe eskatzen dute Jean Dauguerreko jarraitzaileek.
Aviron talde handi bat egiteko proiektu batean sartuta dabil, eta aurtengo ere lehen postuetan egoteko jokalariak ekarri ditu, baina garbi dago gauzak oso gaizki egin direla. Aldagela barruan ere arazoak egon dira, baina hori guztia nolabait konpondu ahal izateko mailari eutsi egin behar zaio, eta horretarako jokalariek beren ardura erakutsi beharra dute gaur arratsaldean.
Biarritz
Biarritzen egoera dezente hobea da, baina ez lasai egotekoa. Joan den astean derbia galdu ostean, berriro ere borrokatu egin beharko dute, eta gaur irabazten ez badute, berriro ere argi gorriak piztuko dira Agileran.
Zuri-gorriek Racing Metro hartuko dute etxean, 16.00etan, eta lau puntuak segurtatu behar dituzte. Racingek Ligako final-laurdenak jokatzeko txartela ia eskuetan dauka, eta finalerdiak zuzenean jokatzeko, berriz, ez dauka ia aukerarik. Horretaz baliatu behar du talde lapurtarrak. Bazirudien azken boladan gorantz zihoazela eta mailari eusteko txartela ia poltsikoan zutela, baina iragan astean galdu ostean, gauzak okertu dira.
Berez, Racingekin lehen postu horietan lehiatzeko egindako taldea da hau, eta beraiek baino gehiago, edo gutxienez beraiek bezainbeste, badirela erakusteko parada izango dute gaur arratsaldean. Garaipena lortzen badu, mailari eusteko urrats handia egingo luke, jardunaldi honen ostean bi ekinaldi geratuko baitira jokatzeko.
Biarritzek gaur arratsaldean irabazi egin behar du. Hori lortzen baldin badu, mailari eusteko txartela ia poltsikoan izango luke. Galtzen badu, berriz, argi gorri guztiak piztuko dira Agileran.
El Hernani tiene la última opción de subir a la División de Honor. Para ello, tiene que superar al Alcobendas, que ha sido el último clasificado en la máxima categoría, a doble partido.
Los guipuzcoanos juegan el choque de ida mañana a las 12.30 en el campo de Landare. Los hernaniarras van a tener un rival muy complicado, con más experiencia que ellos. El primer objetivo de los guipuzcoanos es ganar y luego obtener una buena renta para el partido de vuelta.
Los hernaniarras no aprovecharon su primera oportunidad para lograr el ascenso y ahora han tenido que superar al Bera Bera y van a tener que hacer lo mismo ante el Alcobendas. Para ello van a necesitar la ayuda de sus seguidores, que no pararán de animar tal y como hicieron en la primera ronda y como en la última, donde fueron mayoría en Anoeta. J.L.