GARA > Idatzia > Kultura

Emakumeak Musikan jaialdia dute Getxon asteburuan

GARA | BILBO

Emakumeak Musikan jaialdiaren 12. edizioa ospatuko dute asteburu honetan Getxoko Andres Isasi Musika eskolan. Ekimenak emakumezkoek eginiko musika konposizioak zabaltzea eta bultzatzea du helburu. Aurten, Brouwer hirukotearen eta Andres Isasi Abesbatzaren saioak eta mahai-inguru bat dakartza egitarauak, eta kontzertuetarako gonbidapenak, doakoak, Getxoko kultur etxeetan eta Areetako Musika Eskolan jaso daitezke. Gaur, «Mujer y música vocal: Intérpretes y autras» mahai-ingurua izango da 18.00etan. Gotzone Higuera, Anna Bofill, Mercedes Zavala eta Cruz Lopez de Rego musikagileek hartuko dute parte. Jarraian, 20.00etan, Brouwer hirukotearen saioa hasiko da.

Bihar, berriz, Andres Isasi Abesbatzak ia 25 urtez Kultur Etxeko zuzendaria izan zen Eugenio Gandiagaren omenezko kontzertua emango du 12.30ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo