GARA > Idatzia > Kultura

Eskualdeetako Bizkaiko Bertsolari Txapelketa asteburu honetan hasiko da

p049_f02_44x65.jpg

GARA | BILBO

BBK-k Bilbon duen aretoan aurkeztu zuten atzo Eskualdeetako Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Datorren larunbatean, maiatzaren 5ean, hasiko da Barakaldon. Aurreko edizioak izan zuen egiturari eutsiko dio aurtengoak. Bertan izan ziren, besteak beste, Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta Jokin Castaños Bizkaiko Bertsozale Elkarteko sustapen arduraduna.

Txapelketak bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu eta 63 bertsolarik hartuko dute parte.

Programazioa

Asteburu honetan izango dira aurreneko saioak: maiatzaren 5ean, San Bixenteko Kultur Etxean, 17.30ean, Enkarterriri dagokion saioa. Hego Uribekoa Arrigorriagako Lonbo aretoan izango da, ordu berean baina hurrengo egunean, igandean, maiatzaren 6an. Durangaldeko zein Arratiako saioak maiatzaren 11n eta 12an izango ditugu, Abadiñoko probalekuan eta Zeanuriko frontoian, hain zuzen ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo