
BERTSOGINTZA
Eskolarteko Bertsolari Txapelketak abiatu dira
Maiatzean abiatu dira herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Idatzizko sariketetan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Adinaren arabera bi maila izango dira: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak.
Eskolarteko Txapelketaren bitartez ikastetxeetan eta bertso-eskoletan bertsolaritza lantzen duten gaztetxoek bertso saioak ikusi, idatzizkoan parte hartu eta jendaurrean abesteko aukera izango dute.