GARA > Idatzia > Kultura

MAGIA

Bilboko VIII. Magia Topaketak hasiko dira ostiralean

Ostiral honetan, maiatzaren 4an, hasiko dira Txurdinagan eta Otxarkoagan VIII. Magia Topaketak. Kultura eta Hezkuntza Sailak zuzeneko 16 ekitaldi programatu ditu. Ekitaldi horiek maiatzaren 30era arte eskainiko dira, Garai Lorategian, Ilargi Erdiaren plazan, Otxarkoagako udaltegian eta Txurdinagabarri egoitzan mago eta ilusionismo alorreko profesional garrantzitsuenak izango ditugu.

Bi tailer antolatu dituzte eta Magia Topaketen zortzigarren edizioaren karietara antolatu dituzten jardueren barruan sartzen dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo