GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

Aitor Arrutia irabazle Enkarterriko Txapelketan

Aitor Arrutia 2012ko Enkarterriko Bertsolari Txapelketako irabazle suertatu zen larunbatean, Barakaldoko San Bixente kultur etxean egindako saioan. Arrutiak 326 puntu lortu zituen. Ion Barrocal (319,5 puntu) eta Idoia Anzorandia (194) bigarren eta hirugarren sailkatu ziren. Idoia Anzorandia, Aitziber Bengoetxea, Nuria Cortada eta Jon Martinez izan ziren gainerako bertsolariak. Arrutia zuzenean sailkatu da Bizkaiko Txapelketarako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo