KIROLAK
Hamaika Telebista, Athleticen finalarekin
Gaur, Hamaika Telebistak, Gaizka Toquero, Gorka Iraizoz eta Koikili Lertxundi jokalariekin finalaren nondik norakoak aztertuko ditu. Bihar, berriz, San Mamesera hurbilduko da giroa bertatik bertara bizitzera, eta Bilboko kaleetan barrena ere ibiliko da. Azkenik, ostegunean, «Harrobia» saio berezia egingo du Bilboko egoitzan ohiko futbol aditu eta gonbidatuekin. 19.45etik aurrera, zuzenean, finalaren inguruko analisia ikusi ahal izango da.