GARA > Idatzia > Euskal Herria

Rajoyk entzungor egin, eta euskal presoen egoera ez duela aldatuko dio

Euskal gizarteko eragile ugarik eta Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak (NEB) egin duten eskaerari entzungor egin dio Mariano Rajoyk eta espetxe-politika aldatzeko asmorik ez duela iragarri du. ETArekin ez duela inolako konpromisorik hartu eta ez duela inoiz negoziatu esan zuen. Ildo beretik, Antonio Basagoitik egiaztatzaileen lana ez dela beharrezkoa adierazi zuen.

p012_f01_148x116.jpg

GARA | MADRIL

Gobernu espainoleko presidente Mariano Rajoyk ETArekin konpromisorik ez duela hartuko eta ez duela espetxe-politika aldatuko aldarrikatu zuen atzo. Dena den, egun indarrean dagoen legeak presoak zein espetxetan egon behar duten ez duela zehazten gaineratu zuen.

Gauzak horrela, Rajoyk ez zuen ez atzera ez aurrera egin Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, joan den astean Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak (NEB) ETA armak uzteari buruz eta presoen egoeraren gainean hitz egiteko prest zegoela esan ondoren. Horretaz gain, presoen egoera eta espetxe-politika baten beharra gero eta toki handiagoa hartzen ari dira Euskal Herriko eragileen gai-zerrendan. Bide batez, Gobernu espainola gaiotan inolako urratsik ez egiteagatik gero eta kritika gehiago jasotzen ari da.

«Ez dut inoiz ETArekin negoziatu, ez dut inoiz ETArekin inolako konpromisorik adostu eta nire jarrera betikoa da: ETA existitzen da eta existitzen den bitartean demokraziak eta legeak bere aurka egin behar dute», erantzun zuen Rajoyk biktimen elkarteek bere Gobernuaren aurkako mobilizazioak egiteko aukerari buruz galdetu ziotenean. «Guzti honekin amaitzeko modu bakarra ETA desegitea da», gaineratu zuen.

Barkamen eskaerarik egin gabe preso politikoak Euskal Herrira hurbiltzeko aukerari buruz galdetu ziotenean, espetxe-politika aldatzeko asmorik ez duela eta legea ezarriko duela erantzun zuen.

«ETArekin adosteko ezer ez dago eta presoei dagokienez legeak esaten duena egingo dugu. Legeak ez du esaten non egon behar duten», esan zuen espetxe-politika aldatzeko asmorik ez duela berretsi aurretik.

Basagoiti, ildo beretik

EAEko PPko presidente Antonio Basagoitik ere elkarrizketa zuen atzo beste irrati batean, Punto Radion. Hitzordu horretan Rajoyren ildoari jarraitu zion. «PP ez da Nazioarteko Egiaztatze Batzordearekin hitz egiteko batuko. Horrek bakeari prezio politikoa ipintzeko baino ez du balio», esan zuen.

Horrez gain, NEBeko kideengana zuzendu zen Basagoiti. «Praktikoa den zerbait egin nahiko balute, ETAri armak uzteko eskatu beharko liokete», bota zuen.

«Gobernuak [espainolak] ederki asko daki ETA zein egoeratan dagoen. Eta ETAk hala nahi badu, armak eman ditzake eta bere burua desegiten duela esan. Horretarako ez da inolako egiaztatzailerik behar», esan zuen Basagoitik.

«ETAk nahi badu, guzti hori egin dezake. Gobernuak ederki asko daki zer den gertatzen ari dena, informazio iturri propioak dituelako. Zertarako dago orduan batzorde hori? Helburu bakarra du; hots, ETAri armak uzteagatik sari politikoren bat edo kontzesioren bat ematea. Eta euskal gizarteak ez du hori onartzen, ezta onartuko ere», adierazi zuen EAEko PPko buruak.

«ETAk egin behar duena hau da: armak utzi. Hala nahi badute, badakite non utz ditzaketen eta zein den bidea. Horretarako, ez da inolako egiaztatzerik behar gauzak zailtzeko eta prezio politikoa ipintzeko baino ez baitu balio», berretsi zuen.

«Euskadi Espainiaren parte ez izateko hasi zen hiltzen ETA eta horretan jarraitu du. ETAren historia amaitzen denean Euskadik Espainiaren parte izaten jarraituko du. Beraz, hemen ez dugu behar ez egiaztatzailerik, ezta halakorik ere», jarraitu zuen.

Halere, kezka azaldu zuen EAEko PPko buruak beste alderdi batzuetako ordezkariak NEBrekin bildu direla-eta. «Batzuentzat oso erosoa izan daiteke hauekin egotea, baina ez dugu gustuko Rodolfo Ares Barne sailburua egiaztatzaileekin behin eta berriz egotea», gaineratu zuen.

Ibon Iparragirre, en prisión atenuada, está ingresado en Basurto

El preso de Ondarroa Ibon Iparragirre está ingresado en la UCI del hospital de Basurto, después de que comenzase a sentirse mal a causa de un ataque epiléptico, según informó Etxerat, que añadió que en el centro sanitario pudieron controlar su situación con medicación por lo que será trasladado a planta.

Iparragirre es portador del virus VIH y en setiembre de 2011 fue trasladado a la cárcel de Basauri por la gravedad de su situación. Después de estar muy grave en el hospital, en octubre volvió a casa para cumplir su condena en prisión atenuada. «Aun así, no debemos olvidar que los presos que están en prisión atenuada siguen presos. Es decir, aunque estén en casa tienen muchos límites. En el caso de Ibon Iparragirre, él puede salir de casa durante cuatro horas al día, pero tiene que permanecer 20 horas al día en casa», añadió Etxerat, que denunció que inicialmente le negaron el permiso para realizar un cursillo para tratar los efectos que el virus del VIH le ha producido en el cerebro.

Etxerat reclamó la libertad de los catorce presos con enfermedades graves e incurables y de los once que están cumpliendo la condena en prisión atenuada por sus dolencias.

Por otra parte, los presos de Puerto-III protagonizaron ayer un ayuno de 24 horas para denunciar los últimos tres accidentes de tráfico sufridos por familiares y la agresión padecida por Liher Rodríguez en Soto del Real.

En defensa de los presos, ayer hubo actos en Gernika (47), Bermeo (20), Ataun (25), Euba (9), Zaldibia (20), Iruñea (80, ante el PP), Laudio (43), Iurreta (38), Altza (24), Altsasu (44), Otxarkoga (23) y Añorga (9). GARA

«legearekin bat»

«ETArekin adosteko ezer ez dago eta, presoei dagokienez, legeak esaten duena egingo dugu. Legeak ez du esaten non egon behar duten», esan zuen Rajoyk espetxe-politikaz galdetu ziotenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo