GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kilometroak jaiak sukaldarien arteko dema antolatu du maiatzaren 26rako

GARA | DONOSTIA

Donostiako Basque Cullinary Center goi ikastegiak eta Kilometroak kultur elkarteak etorkizunera begira elkarlanean egingo duten bidearen testuinguruan, 2012ko Kilometroak jaiari lotutako Gastronomia Astearen egitaraua aurkeztu zuten atzo, Euskal Herriko punta-puntako sukaldarien babesean.

Andoainen, izango dira jardunaldi gastronomikoak, Kilometroak antolatu duen herrian, maiatzaren 19an hasi eta hil horren 26ra arte.

Maiatzeko azken larunbat horretan, sukaldaritza festa handia prestatu du Aita Larramendi ikastolak. Besteak beste, goizeko hamaiketan Igor Zalakain eta Pili Manterola chefen arteko dema ikusgarria, eta 12.30ean Euskal Herriko ardoak dastatzen ikasteko kata erraldoia antolatu dituzte. Ondoren, herri bazkaria izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo