GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Goiherrik lehen jardunaldikoa kasualitatea ez zela izan erakutsi nahi du

J.L.

Goiherrik lehen jardunaldikoa kasualitatea ez zela izan erakutsi nahi du gaur Berriatuan jokatuko den 680 kiloko bigarren jardunaldian. Erandiokoekin batera, Gaztedi A, Gaztedi B, Goiherri B eta Mutriku neurtuko dira. 17.30ean hasiko da saioa.

Nafarroako laukoan, Amaiurren izango da jardunaldia gaur 18.00etatik aurrera. Mutiletan, lehen ekinaldia jokatuko dute 320 kilokoan, eta nesketan 260koan bigarrena.

Lasto-altxatzen, berriz, Gipuzkoako txapela erabakiko da Beasainen, 12.00etatik aurrera. Agirreurreta, Argaia, Arrieta, De la Sotila eta Otermin neurtuko dira.

Harri-zulatzen, berriz, gaur 13.00etatik aurrera Txurdinagan jokatuko da Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo