Hondakinak erraustearen aurka, mosaiko erraldoia osatuko dute Saguesen
GARA | DONOSTIA
Gipuzkoa Zero Zabor erakundeak mosaiko erraldoia osatuko du datorren ekainaren 17an, Saguesen, Donostiako Gros auzoan, «Aire garbiak bira nazan» lelopean, errauste ereduaren kontra.
Elkarteak adierazi zuenez, «hondakinak nola bildu behar diren eztabaida bizia piztu da azken urteotan, eta bereziki azken hilabeteetan, Gipuzkoan».
Bilketa horien ondorioez ez dela hitz egiten salatu zuen Zero Zabor erakundeak: «Nork nahi du zabortegia bere herrian? Nork nahi du erraustegia bere herrian? Inork ere ez».
Horregatik, «etorkizun hobe baten alde», aldarrikapen-festa baterako deia egin zuten, ekainaren 17aren goizerako, «Zero Zabor norabidean urratsak egiteko oztopo litzatekeen errausketari aurre egiteko».