DIAGNOSTIKOA
Euskal hedabideak Gipuzkoako Diputazioan
Aurreko asteotan Lakuan eta Bizkaiko Aldundian bezala, herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek Gipuzkoako Aldundian aurkeztu zuten atzo sektoreak azken urtean egin duen diagnostikoa. Hedabideek gonbita luzatu zioten Aldundiari hausnarketa mahai bateratua eratzeko hedabideekin eta beste erakundeekin batera.