GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Urrezko lehiaketa

Erasun eta Oihan Larretxea sailkatu dira

J.L.

Ander Erasunek eta Oihan Larretxeak lortu zuten atzo Urrotzen Urrezko Aizkorako 23 urtez azpikoen finalerdiak jokatzeko txartela.

Final-laurdenetako kanporaketa honetan lau aizkolari neurtu ziren, eta bakoitzak hiru lan ezberdin egin behar izan zituen. Azkenean, Ander Erasunek lortu zuen garaipena, eta bere atzetik Oihan Larretxea sailkatu zen. Biek lortu zuten finalerdietarako txartela. Atzetik, berriz, Kañamares III.a eta Saralegi sailkatu ziren.

19 urtez azpikoetan, berriz, beste lau aizkolari neurtu ziren, eta Eneko Saralegik lortu zuen garaipena finalerako txartela lortuz. Bigarren Larrea III.a sailkatu zen, eta honek Vicente II.arekin finalerdiak jokatu beharko ditu. Azkeneko bi postuetan, eta lehiaketatik kanpo, Kortxero eta Etxeberria II.a geratu ziren. Finala jokatzeko sailkatuta dagoen beste aizkolaria Eneko Otaño beizamarra da, egungo txapelduna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo