GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Zeren zain zeuden europar buruzagiak orain arte kaltegarria izan den bidea zuzentzeko?

Euroguneko buruzagiek atzo Bruselan egin zuten goi bileran, besteak beste, hazkunderako neurriak izan zituzten hizpide, horien artean eurobonuak abian jartzea, François Hollande presidente frantsesak proposatuta, baina Alemaniaren batere gustuko ez dena. Beraz, herstura ekonomikoaren bidea gidatu duen ereduak eta hazkundea sustatzea aldarrikatzen duenak talka egin zuten. Talka edo, osagarriak baldin badira, topaketa. Hala balitz ere, zergatik orain arte ez dute horrelako biderik mahai gainean jarri ere egin? Hollandek Estatu frantseseko hauteskundeak irabazteko zain ote zeuden? Eta Nicolas Sarkozyk irabazi izan balitu, atzoko bilera ere egin gabe orain arteko bideari eutsiko ote zioketen? Ikusteko dago egoeraren bilakaera, eredu aldaketari, edo zuzenketari eutsiz gero. Dagoeneko sobera frogatuta dago orain artean jorratutako bidea, zurruntasun eta herstura ekonomikoarena, kaltegarria izan dela, ez baitu ustez bilatutako emaitzarik ekarri; aitzitik, egoera txarra okerrera eraman baitu. Eta dagoeneko argi dago, halaber, europar agintarien maila eskasa, ororen gainetik herritarren interesen defentsa izan beharko luketen betebeharrei dagokienez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo