BILBO
Ikasleen erakusketa, Berreginen Museoan
Bizkaiko Aldundiaren eta Bilboko Udalaren esku dagoen Berreginen Museoak bere pintura eta marrazketa ikastaroetako ikasleen lanekin osatutako erakusketa inauguratuko du ostegun honetan, maiatzaren 24an. Erakusketa ekainaren 11ra bitartean egongo da zabalik jende guztiarentzat, eta bertan, ikatzez, pastelez, akuarelaz, olioz, akrilikoz edo sanginaz egindako ehun lan inguru ikusi ahal izango dira. Erakusketa ikasturtean zehar egindako lanaren isla da, eta ikasle guztien topaleku bilakatu nahi du.