aitor ugarte | Bilbo
Berriz Madrilera
Tamalez, euskal herritar askok nahi baino hobeto ezagutzen dugu etxetik Madrilerako bidea nolakoa den. Indarrez eraman gaituztelako, edo eraman dituztenak bisitan joan garelako, Gaztelako paraje zabaletan barrena dexente ibiliak gara.
Gaur ordea, festa gogoz goaz hiritzar hartara, joko baten aitzakian ilusioz eta alaitasunez beterik. Esperanza Aguirrek eta enparauek nahiko lukete gure bisita ohi bezain iluna izatea. Ez diezaiegun utzi. Gozatu finalaz, eta aupa Athletic!