GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Athleticeko eta Bartzelonako zaleak giroa zapuztu nahi izan dutenen gainetik izango dira

Athleticek eta Bartzelonak gaur jokatuko duten Kopako finalak beste edozeinek baino begirada gehiago erakarriko ditu, eta ez talde bikain biren arteko norgehiagoka delako, baizik eta talde horietako zaleek, orain dela hiru urte Valentzian bezala, beren eta beren herrien sentiera agertuko dutelako, jai giroa eta aldarrikapena uztartuta, jaia gozatu eta inposizio gisa sumatzen duten hori salatuz. Batzuek, ordea, ez dute hala ulertzen, eta «adierazpen eskubidearen» izenean, Athleticeko eta Bartzelonako zaleei oinarrizko eskubide hori kentzea nahi dute, inposizioei men egitea eta errespetua parekatuz. Arrisku handiko partidua dela azpimarratu dute, eta baliteke hala izatea, baina ez elkarri errespetu osoa dioten zaleen arteko istilurik izan litekeelako, hain zuzen. Izan ere, partiduaren inguruko giroa zapuzten ahalegindu direnek eragin dute arrisku hori, gorroto sentimenduak xaxatuta. Gaur, ordea, euskal eta kataluniar taldeen jarraitzaileen txanda da, eta haien portaerak nabarmen utziko du Madrilgo Gobernuko presidente Esperanza Aguirre eta haren burutazioak txalotzen dituzten hedabideen aldarte txarra. Zalantzarik gabe, haien oso gainetik izango dira talde bien jarraitzaileak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo