GARA > Idatzia > Euskal Herria

Patakon gaztetxea ireki dute Uribarrin mende erdi hutsik zeraman eraikinean

p016_f01.jpg

GARA | BILBO

«Tipi Tapa Uribarri Piztu» proiektuaren barnean, Patakon kolektibo sozialak Matiko kaleko seigarren zenbakian dagoen Patakon gaztetxea ireki zuen atzo, mende erdi baino gehiago hutsik zeraman eraikina okupatu ondoren. «Patakon, dekonari kendu eta ez dekonari emon» lelopean aurkeztu zuten gaztetxea, eta azaldu zutenez, alternatiba soziokulturalak lantzea izango dute helburu hemendik aurrera. Hartara, eraikina edukiz beteko dutela eta jendea parte hartzera deitu zuten.

Auzotik eta auzoarentzat

Uribarrin emandako prentsaurrekoan gogorarazi zuten auzoan dagoen zerbitzu publikoen eskasiagatik okupatu dutela eraikina eta «auzoarentzat onuragarria den proiektua egon arte, asanblada eraikinaren mantenimenduaz arduratuko dela». Halaber, proiektuari babesa emateko sinadura biltzeko kanpaina hasi dutela ere jakinarazi zuten.

Uribarriko gazteen esanetan, auzokideek eta merkatariek babesa helarazi diote Gaztetxeari. Horiek horrela, atzo, arratsaldeko bostetan ireki zituzten Patakoneko ateak; jarraian, bisita gidatua eta asanblada izan ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo