Iheslariak herriratzea eskatzeko eguna Azkainen
A.M. | AZKAINE
«Iheslari politikoak herrira!» aldarrikatzeko egun osoko ekimenak antolatu ditu Herrira mugimenduak Azkaineko Kiroletan, larunbaterako, ekainak 9, goizeko hamaiketatik goiti.
Iheslarien aldeko txupinazoarekin ekingo diote egunari. 12.00etan Aimar Irigoien harri-jasotzaileak, Angel Arrospide eta Iñaki Azurmendi aizkolariek eta trontzalariek herri bazkariari bide emango diote. 18.00etan ekitaldi politikoa izango da, eta hortik aurrera, Buuzbu eta Zelataren kontzertuak, Kilika gaztetxean. Sarrera 5 eurokoa da, eta bazkariarekin, 20 eurokoa.