GARA > Idatzia > Mundua

Errepublikanoak Wisconsinen garaile, presidentetza lehiarako bost hilabete eskas falta direla

Wisconsingo gobernadoreak bera postutik kentzeko antolatutako erreferenduma irabazi du. Errepublikanoen eskuineranzko joera indartu eta Obamaren berrautaketaranzko ibilbidea korapilatzen du lorpen horrek.

p024_f02-148x92.jpg

GARA | MILWAUKEE

Scott Walker Wisconsingo (AEBetako iparraldea) gobernadore errepublikanoak bere aurka aurkeztutako zentsura mozioaren dela-eta eginiko erreferenduma irabazi eta bere postua mantentzea lortu du herritarren botoei esker. Lehendakaritzarako hauteskundeetarako bost hilabete baino geratzen ez direnean lortu du garaipen hori.

Bere aurreko Tom Barret demokratari bederatzi puntuko aldea atera zion Tea Party mugimendu ultrakontserbadorearen eragin zuzena duen gobernadoreak. Horrela, adituen arabera, errepublikanoek krisiari aurre egiteko proposatzen dituzten murrizketa gogorren aldeko babes herritarra lortu dute.

Gainera, erreferendum hau errepublikanoek eskuinerantz hartu duten bihurgunearen aldeko edo kontrako babesaren inguruko galdeketatzat jo zuten.

Walker 2011 hasieran Wisconsin Estatuan administrazio publikoko sindikatuen boterea murriztu eta pentsioak eta osasun segurantzaren aurka egiten zuten hainbat neurri ezartzearen alde agertu zen, asteetan zehar izandako manifestazioei jaramonik egin gabe .

Erreferendumaren emaitzak ezagutu ostean, Mitt Romneyk, azaroak 6ko presidentetza-hauteskundeetan Barack Obamaren aurkari izango den hautagai errepublikanoak, bere kidea zoriondu zuen eta garaipenak, «herritar eta zergapekoek buruzagi sindikalek ezarritako gastu publiko kontrolaezina defendatu eta salbatu dezaketela argi utzi du». «Emaitza hauek Winconsingo mugetatik haragoko oihartzuna izango dute».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo