GARA > Idatzia > Kultura

Kontzertuak bezain ugariak izango dira eguneko jarduera eta ikuskizunak, EHZ jaialdian

GARA | BAIONA

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak programazio anitz eta betea eskainiko du Heletan, ekainaren 29tik uztailaren 1era. Gaueko kontzertu handiekin batera, hitzaldi, tailer, dantzaldi, antzerki eta erakusketa eta gisako jarduerek ere tokia izango dute Heletako plazaren inguruan. Horrela beteko du jaialdiak ikusleria, giro eta genero ezberdinak ukitzeko xedea.

«Besta bai, gogoeta ere bai», mezu hori nabarmendu nahi izan zuen festibalak atzo Baionan egin zuen aurkezpenean. «Eguneko hausnarketa eta animazioei arratsetako kontzertuei bezainbat garrantzi ematen die festibalak», adierazi zuen Eneko Etxegaraik, EHZko presidenteak.

Programazioan iragarriak diren jardueren artean nabarmentzeko modukoak dira larunbatean izango diren eztabaidak. Hiru gai landuko dituzte: bata sexualitateari buruzkoa izango da; besteak historia eta irudimena izango ditu hizpide; eta hirugarrenik, Euskal Herriaren lurraldetasunari buruzko mintzatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo