GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Aurkezpena

Entrenatzaile titulua euskaraz ateratzeko gida

p040_f02_148x096.jpg

GARA | BILBO

«Futbola, oinarritik euskaraz» gida aurkeztu zuten atzo Bizkaiko Foru Liburutegian. Futbol entrenatzaile titulua euskaraz atera ahal izateko aukera ematea du helburu liburuak. Ekitaldian, Josune Ariztondo Foru Aldundiko Kultura diputatuaz gain, Jose Angel Iribar (Athletic), Kepa Allika (Bizkaiko Futbol Federazioa) eta Koikili Lertxundik (Itzarri Consulting) hartu zuten parte.

Lanak entrenamenduen gida eta terminologia eskaintzen du euskaraz. Gainera, Entrenatzaile Eskolak lehendabiziko aldiz hizkuntza honetan eskainiko dituen ikastaroetarako laguntza gisa erabili ahal izango dute ikasleek liburua.

Asier Landa, Jon Aleman eta Ainhoa Mateosek egin duten gidak helburu argi bat du: kirol honetan formazio zehatza izango duten entrenatzaileen bidez, egunero futbolean aritzen diren Bizkaiko milaka haurrek euskara erabili ahal izatea jokatzen dauden bitartean. Datorren ikasturtean argitaratuko diren bigarren eta hirugarren gida-liburuak lantzen ari dira jada.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo