GARA > Idatzia > Kultura

Kalakan: «Madonnarekin errespetatuak izan gara artista gisa»

GARA | URRUÑA

Madonnarekin batera egiten ari diren mundu bira aitzakia hartuta, Kalakan taldeko Thierry Biscaryrekin hitz egiteko aukera izan zuten atzo Infozazpi irratian. Biscaryk Istanbuletik hitz egin zuen, atzo bertan eskaini baitzuten kontzertua. Gaur Erromara abiatu dira. Artista amerikarrarekin izandako harremanaz galdetuta, bira prestatzeko New Yorken hiru hilabete pasa zituztela azaldu zuen Kalakaneko kideak. «Moldaketa batzuk proposatu dizkiogu Madonnari eta bere talde artistikoari eta, oro har, gure moldaketa guztiak onartu ditu, bai ingelesezkoak bai euskarazkoak. Beraz, biziki kontent ginen, zeren eta errespetatuak izan gara artista gisa. Hori zen guretzat garrantzitsuena», esan zuen. Egiten ari diren emanaldiek sor dezaketen bertigoaren harira hau aitortu zuen: «Niri beldur handiagoa ematen dit hogei pertsonaren aitzinean jotzea, hainbertze jenderekin baino».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo