«Bertsolari» filmak argazkilaritza onenaren saria eskuratu du Brasilgo Ceara zinemaldian
A. H. | BILBO
Asier Altuna zuzendariaren «Bertsolari» lanari argazkilaritza onenaren saria eman diote Brasilgo Ceara zinema jaialdian. Andres Wood txiletarraren «Violeta se fue a los cielos» lanak irabazi du film onenaren saria. Estreinaldian txalo zaparrada jaso zuen Asier Altunaren ekoizpenak.
Asier Altuna zinemagileak adierazi duenez, «emozioagatik» aukeratu zuen gaia. Bere ustez, bertsolarien emanaldiak artifiziorik gabekoak dira eta horregatik gaur egungo «ikuskizunen korrontearen aurka» doaz.
Bestalde, Oskar Alegríaren «Emak Bakia» filma, Edinburgoko 66. Zinemaldiaren nazioarteko lehiaketarako aukeratu dute. Nazioarteko zinemaldirik entzutetsuen eta zaharrenetakoa da, Sean Connery dela zinemaldiko burua. Ekainaren 20tik uztailaren 1era egingo da, guztira 150 film emango dituztelarik.