GARA > Idatzia > Euskal Herria

Tolosa abian dela esan du Ibai Iriartek, Bilduk Udala eskuratu zuenetik urtebetera

p019_f02.jpg

GARA |

Lehenengo urtebetetzearekin batera, Tolosako udal gobernuak azken hamabi hilabeteetan egindako lanaren balorazioa egin zuen astelehenean, udaletxeko batzar aretoan.

Euskal Herrian eman diren gertaera garrantzitsuak aipatuz -«Gernikako Akordioa, Aieteko adierazpena, ETA erakundearen adierazpen historikoa...», Tolosan «aldaketa abian» dela adierazi zuen Ibai Iriarte alkateak.

Gatazkaren konponbidean Gipuzkoako herri honek ere parte hartu nahi duela adierazi zuen, eta bide batez, eskubide zibil eta politiko guztien defentsaren alde lan egingo duela berretsi zuen Iriartek.

Aldaketak, ordea, soziala ere izan behar duela gaineratu zuen. «Madrildik, baina baita Gasteizetik ere, inposatu nahi dizkiguten murrizketek ez dute ezer konponduko, eta bitartean, herritarren gehiengo zabalaren eskubideak urratuak izango dira. Ekonomia pertsonen zerbitzura jarri behar dugu, eta ez alderantziz».

Hau hala izan dadin hainbat neurri eman zituen aditzera, izan ere, «egoera ekonomiko larria» aipatzea ezinbestekotzat jo zuen, etxe askotan ardura nagusietako bat bilakatu baita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo