GARA > Idatzia > Euskal Herria

Kirola eta kultura arloko izenek Zero Zaborren mosaikoa babestu dute

GARA |

Hiritar eta herritarrek babestutako ekimenari kultura eta kirol munduko izen ezagunek ere atxikimendua erakutsi diote. Zero Zaborrek antolatuta eta deituta, igande honetan Donostian egingo den mosaiko koloretsua handitzen ari da. Hainbeste, 8.000 eta 10.000 pertsona artean bertaratuko direla aurreikusi dute bultzatzaileek.

Ainhoa Aierbek aktoreak eta Joseba Tapia musikariek irakurri zuten atzo, Gipuzkoako hiribuan, beste haimaika izen ezagunek sinatu zuten manifestua. Haize grixak alde batera uzteko beharraz ohartarazita, haize garbien alde lan egitera deitu zuten.

Eztabaidaren bigarren saioa

Bestetik, hondakinen kudeaketarako Gipuzkoako Aldundiak aurkeztu duen planaren birmoldaketaz eztabaida monografikoa egin zen atzo Batzar Nagusietan. Saioak gaur jarraituko du, 9.30ean. Bertan, oposizioko alderdiek mozioak aurkeztuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo