«saski bete intxaur»
Haurtzaroari buruzko oroitzapenak dakartza Patziku Perurenak
Patziku Perurenak intxaurrak ekartzen dizkigu «Saski bete intxaur» lanean (Alberdania). Era askotako intxaurrak: irakurritako zerbaitek eragin dion pentsamenduren bat, inork esandako zerbaiten erreprodukzioak, ikerketa lanak... Bereziki haurtzaroari buruzko oroitzapenak eta pentsamenduak jasotzen ditu. Hainbat intxaurren ondoren, tarteka hurrak sartzen ditu, pentsamendu labur eta aforistikoak. Jorge Jimenez editoreak adierazi zuenez, Patzikurik pentsalariena dago liburuan, eta irakurleak gozatu eginen du, ados egon ala ez egon.