GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

HAMAIKA TELEBISTA

Jesus Egiguren, «Madarikatuen txokoa» saioko lehen gonbidatu

«Madarikatuen txokoa» Kap ekoiztetxearen eta Hamaika Telebistaren proiektu berria da. Gabirel Ezkurdiak zuzendua eta aurkeztua, gaurtik hasitako saio honetan solasaldi sakonak izango dira aurkezle eta elkarrizketatuen artean. Sakonak baina era berean atseginak izan nahi dutenak, gai ezberdinak jorratuz, aurrez aurre, esaten denari garrantzia emanez. Gaur, lehenengo saioan, Jesus Egiguren PSEko presidentea arituko da galderei erantzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo