GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Alain Afflelou enpresari ezagunak Baionako bestak ez laguntzea erabaki du zezenketak direla-eta

Uztailaren 25ean hasi eta 29an bukatuko dira aurten Baionako bestak. Urtero 1,5 milioi euro galtzen ditu Udalak jaien antolakuntzaren harira. Afflelou 500.000 euroko laguntza ematekotan zen zuloa estaltzeko.

p054_f01_96x68.jpg

A.B. | BAIONA

Joan den apirilean, Baionako bestak nola ordaindu eztabaida pil-pilean zela, Alain Afflelou enpresariak jaiak antolatzeko 500.000 euroko laguntza emango zuela jakinarazi zuen Udalak. Jaiak hasteko bi aste falta direla, enpresariak, prentsa ohar baten bidez, Baionako bestak laguntzeko zuen asmoa bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi zuen atzo. «Azken unean jakin dugu Baionako jaien karietara zezenketa bat antolatu dela, eta, hori jakinik, ez Alain Afflelouk pertsonalki ez Alain Afflelou sozietateak ez dugu animalien aurkako ekimen bortitzekin lotuak izan nahi», dio oharrak.

Bere sozietateak defendatzen dituen «balore eta uste sendoak» azpimarratu eta gero, Afflelouk argi utzi zuen «eskualde honetan dituen desmartxak» mantenduko dituela. Hortaz, orain arte bezala, Baionako Aviron errugbi taldea laguntzen jarraituko du -kontuan izan behar da Afflelou bera dela taldeko lehendakaria-.

Afflelouren erabakia zezenketen aurkako Alliance Anticorrida elkarteak laguntza ezeztatzeko egindako eskakizunaren ondotik heldu da. Elkarteak, Belgika eta Estatu frantsesean Afflelouk dituen saltegiak boikotatzeko mehatxua egin zuen. Atzoko agiriak bazterrak nahasi ditu Baionan, bezperan, lehen idatzi bat kaleratu baitzuen enpresariak laguntza mantentzen zuela esateko.

Auzapeza, oporretan

Baionako Udalak jaiek urtero eragiten dituzten 1,5 milioi euroko galerei aurre egiteko baliatu nahi zuen 500.000 euroko laguntza. Oporretan den Jean Grenet auzapezak ez du adierazpenik egin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo