Sokatira
Goiherrik denboraldiko hirugarren txapela lortuko du
J.L.
Ikaragarrizko deskalabruren bat gertatzen ez baldin bada, Goiherri taldeak denboraldiko hirugarren txapela jantziko du gaur Getxon, hantxe jokatuko baita 600 kiloko azkeneko jardunaldia, 17.30ean.
Gauzak asko okertu ezean, Mutrikurentzat izango da bigarren postua, baina hirugarrenerako lehia handia izango da, Gaztedi A, Gaztedi B eta Goiherri B taldeek aukerak baitituzte. Getxok, berriz, azkeneko postuan amaitu beharko du.
Euskal Herriko lasto-altxatzeko finala jokatuko da bihar 18.30ean, Alegian. Guztira hamabi kirolari arituko dira lanean, eta 40 kiloko lasto fardoari 7 metrora ahalik eta altxaldirik gehien eman beharko dizkiote. Atutxa, Lapazaran eta Arbenoitz izango dira txapela lortzeko faborito nagusiak. Jaialdi hau, harri-jasotze sariketarekin batera egingo da Larraitz plazan.