Txinga
Xanta Sousak lortu du nesken mailako Euskal Herriko errekor berria
J.L.
Xanta Sousak lortu du nesken mailako Euskal Herriko marka berria, 25 kiloko txingak esku banatan hartu eta 45 plaza egin ostean. Horrek Nafarroako txapela lortzeko ere balio izan zion. Bigarrenak, Almandozek, 13 pasa egin zituen, eta 9 pasa Elizagoienek.
Sanfermin motozerra saria, berriz, Esteban Arrutik eskuratu zuen. Atzetik, Salvador eta Mariñelarena sailkatu ziren.
Ingude-altxatzen, Josetxo Urrutiak irabazi du mutilen mailakoa, eta Maika Ariztegik, berriz, nesken mailakoan txapela janztea lortu zuen. Lasto-altxatzen Karlos Seinek lortu zuen Nafarroako txapela, 22 altxaldi egin ostean.