GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Musika ilunpetan, izarrez gozatzeko

GARA | HELETA

Astronomiaren eta musikaren batuketaren emaitzaren lekuko izan ahalko gara gaur gauean Heletako Baigura aisialdi gunean.

Musika Teleskopikoen konpainiak «izarren azpiko» kontzertua antolatu du (21.00etatik aurrera), jendeak, lurrean etzanda, zeruko bitxiez gozatzen duen bitartean musika izan dezan lagun.

Musika Teleskopikoen konpainia duela hamar urte sortu zen ikusleei eskaintza originalak aurkezteko asmoz. Hau ez da Heletara etorri diren lehen aldia. Iaz ere izan ziren bertan, ilunpean argi frontalak eta bola fosforeszenteak jarrita, musika gauaren iluntasunarekin eta isiltasunarekin nahastuz, publikoak esperientzia lasaigarri horrekin gozatu zezan.