EL ESTADO ESPAÑOL, AL BORDE DEL COLAPSO
Murrizketei aurka egiteko batzera deitu du Gipuzkoak
Iraia OIARZABAL | DONOSTIA
«Denon artean egoeraren diagnosia egin eta herri bezala joka dezagun». Hori da Martin Garitanok Hego Euskal Herriko erakundeei atzo igorritako mezua. Gipuzkoako ahaldun nagusiaren esanetan, egoeraren larritasunak eta Madrildik ezartzen ari diren neurriek Euskal Herrian izango dituzten ondorioek beharrezkoa egiten dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako erakundeen elkarlana eta jarrera bateratua.
Garitanok adierazitakoaren arabera, «Estatu baten menpe» egonik eta «burujabetza mugatua» izanik, «porrot egin duen Estatu batean aplikatzen ari diren neurriak inposatzen» zaizkio Euskal Herriari.
Zentzu horretan, Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearen aplikazioak euskal erakundeei «oso muga zorrotzak» ezartzen dizkiela adierazi zuen. Era berean, defizitari eta zor publikoaren murrizketei lotutako betebeharrek gastu ahalmena erabat mugatzen dutela aitortu zuen. Horrek guztiak, ekonomiaren suspertzea eta zerbitzu publikoen garapena oztopatzen dituela salatu zuen.
Era berean, bestelako eredu ekonomiko bat bultzatzeko aukerak desagerraraztear daudela ohartarazi zuen eta, beraz, egoerari irtenbide bat eman nahian, erakundeen arteko akordio bat lortzera deitu zuen. «Ez dut uste erakunde bakoitza bere kontura joateko eta bere guda egiteko garaia denik», baieztatu zuen. Bere ustez, alderdien interesak albo batera utziz, herritarren eta gizartearen alde jarduteko garaia da.
Ildo horretatik, Madrildik ezarritako politikek Euskal Herrira egokituko den alternatiba bat garatzea erabat zailtzen dutela azpimarratu zuen. Herritarrek, eragile sozialek, sindikalek eta erakundeek beste politika batzuk sustatzeko oso tarte txikia dutela gaineratu zuen eta horrek, bere ustez, «minimoetako ongizate estatu bat» izatera kondenatuko ditu euskal herritarrak.
Horregatik, erantzun sendo bat eman ahal izateko, Garitanoren iritzirako, beharrezkoa da ondorengo urratsak egitea: erakunde guztien artean aurrekontu publikoei ezarritako mugak berraztertzea, zerga arloan pausoak ematea eta politika sozialei eustea.
Aldaketa premiazkoa
Bide horretan, Bizkaiko eta Arabako aldundiei eta Gasteiz zein Iruñeko gobernuei dei egin zien elkarlanerako gune bat osatzera eta guztien artean egoeraren diagnosia egitera. Zehazki, murrizketen aurrean jarrera bateratu bat garatzeko elkarlanerako mahai bat osatzea proposatu zuen Garitanok.
Dagoeneko Bizkaiko eta Arabako ahaldun nagusiekin kontaktuan jarri dela azaldu zuen, nahiz eta oraindik ez duen erantzunik jaso. Garitanok bide horretan lanean jarraitzeko asmoa berretsi zuen. Nabarmendu zuenez, PPk inposatutako neurriek Estatu osoa errealitate bakar gisa ulertzen dute, Euskal Herriaren berezitasunak kontuan izan gabe, eta ikuspegi zentralista horrek, Euskal Herriko ekonomia eta etorkizuna galbidera eramango dituela gaineratu zuen. «Estatuak inposatu nahi dizkigun estutasunetatik kanpo erabaki eta erritmo propioak diseinatzeko modua adostu dezagun», gaineratu zuen.
Representantes del sindicato LAB comparecieron ayer en Donostia para pedir a las diputaciones y gobiernos de Hego Euskal Herria que rechacen los recortes impuestos por el Gobierno de Mariano Rajoy en materia de dependencia. Mikel Saralegi, Arantxa Vázquez y Bea Martxueta denunciaron que dichos recortes suponen en la práctica «la liquidación de la Ley, la eliminación del derecho a la atención de las personas dependientes y el intento de arrastrar a las diputaciones y al Gobierno de Navarra a la senda del castigo contra la población».