GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Bibat museoak Elexazar aztarnategiko aurkikuntzak ikusgai jarri ditu

Amaia GARTZIA | GASTEIZ

Gasteizko Bibat arkeologia museoak ikusgai jarri ditu Amurrioko Elexazar aztarnategi erromatarrean topatutako aurkikuntzak. Gaurtik hasita urtarrilaren 13ra, bitartean egongo dira ikusgai bertan topatutako zezen baten burua irudikatuta duen aldare-harria, txanponak edota jaurtigailuen puntak, besteak beste.

Aurkikuntzok, 2009-2011ko indusketa kanpainetan lortutakoak dira. Aipagarriena arestian aipaturiko aldare-harria da, zeinak erlazioa dauka natura eta ugalkortasunaren Cibeles jainkosarekin. Antzeko aldare-harriak topatu izan dira Nafarroa eta Aragoi mendebaldean, gehienak IV. mendekoak. Aztarnek errito paganoen biziraupena erakutsi lezakete inperioa ofizialki kristaua zenean.

Bestalde, K.a. 227 urteko Alejandro Severo enperadorearen txanpona aurkitu da ere aldarearen maila berdinean, distantzia eskasera.

Aztarnategian topatutako beste materialak ingude bat, txanpon gehiago eta jaurtigailuen puntak dira.