GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Kontzertuak, dantza alternatiboak eta antzerkiak izango dira Iruñeko udan

Iris MURILLO | GASTEIZ

Chambao, La Casa Azul, dantza bertikaleko ikuskizunak eta antzerkiak, besteak beste, izango dira Iruñeko Udalak uda honetarako prestatutako ekimenetako batzuk.

Iruñeko Zitadela esparrua «hiriaren bihotza» bihurtzeko asmoa azaldu zuten atzo Fermin Alonso Kultura zinegotziak eta Silvia Azpilikueta Turismo zuzendariak egindako prentsaurrekoan.

Bada, bertan izango dira Chambao talde andaluziarra disko berria aurkezten abuztuaren 31n, eta La Casa Azul indi-pop musika taldea, irailaren 7an, Ciudadela Sound egitarauan eskainiko diren beste hainbat kontzertuen artean.

Dantza bertikaleko ikuskizunak El Redin gunean, Guadalupeko bastoian, izango dira abuztuaren 10ean, Delreves konpainiaren eskutik.

Antzerkizaleentzako, berriz, Sakude konpainiak «Tu giro» eta «Falso giro 2» antzerki lanak aurkeztuko ditu, Burgos-New Yorkeko nazioarteko koreografia lehiaketan saritua izan ziren obrak. Izan ere, dantza eta akrobaziak nahasten dituzten antzezlanok ikus-entzunezko elementuak bakardade eta amodio istorio batekin lotzen dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo