GARA > Idatzia > Mundua

AEBetako latinoamerikarrak eta hiesa, gero eta kezkagarriagoa den ekuazioa

Hiesaren XIX. Nazioarteko Biltzarrean hizpide izan dituzte Latinoamerikan sendagaiak lortzeko zailtasunak eta GIBaz kutsatutako latinoen tasa handia. Kanpoan manifestazio batek agintariei konpromisoa sendotzeko eskatu bitartean, adituek Brasil eredu dela agertu dute.

p021_f02-199x116.jpg

GARA | WASHINGTON

Latinoamerikan sendagaiak eskuratzeko zailtasunak eta Ameriketako Estatu Batuetan GIB giza immunoeskasiaren birusaz kutsatutako latinoamerikarren tasa handia dira Hiesari buruzko XIX. Nazioarteko Biltzarreko gai nagusiak, Washingtonen. Bart, manifestazio bat ere izan zen, herrialdeei gaixotasunari aurre egiteko konpromiso handiagoa hartzeko eskatuz. Ostiralean amaituko da biltzarra, eta 20.000 lagun inguru bildu ditu.

Latinoamerikan eta Kariben GIBaz kutsatutako pertsonen arazo nagusietako bat antirretrobiralak eskuratzeko zailtasuna da, adituek esandakoaren arabera.

Esaterako, Jaime Valendia AidforAIDS International taldeko kideak adierazi zuenez, bertako hainbat herrialdetan «gobernuek ez dituzte beharrezko sendagaiak ematen, eta beste batzuetan osasun segurantzak ez ditu tratamenduak ordaintzen».

Gaur egun, Latinoamerikan eta Kariben bi milioi baino gehiago daude GIBaz kutsatuak, eta hori AEBetako, Kanadako, Japoniako eta Britainia Handikoak batuta baino gehiago da.

Urtean ia 100.000 kutsatze kasu izaten dira inguru horretan, eta gehienak gizonezkoekin sexu harremanak dituzten gizonezkoak izaten dira.

Bestalde, AEBetan birusaz kutsatuta dauden latinoei osasun zaintza bilatzea eta ikerketa klinikoetan parte-hartzea eragozten dien estigma sozialaz mintzatu ziren atzo.

Afroamerikarren ostean, latinoak dira AEBetan GIBen kutsadura tasa handiena duen taldea, eta Jacqueline Perez PACT proiektuko kidearen ustetan, «horregatik dira ezinbestekoak hezkuntza eta informazio programak».

Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroaren arabera, GIBarekin kutsatuta dauden latinoamerikarren kopurua izugarri handia da: AEBetan urtero izaten diren transmisio kasu berrien %20, latinoak herrialdeko biztanleria osoaren %16 baino ez diren arren.

Nazioarteko Biltzarra baliatuta, milaka pertsonak Washingtongo kaleak zeharkatu zituzten atzo, estatuei eskatuz hiesari aurre egiteko konpromiso handiagoa eta gaitz honek gehien eragiten dien kolektiboekiko errespetua.

Hiesari aurre egiteko lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeak, gaixoen ordezkariak, sexu langileak, emakumearen eskubideen aldeko militanteak eta beste hainbestek indar armatuez inguratuta amaitu zuten manifestazioa.

Athena Moore emakumeen, afroamerikarren eta GIBdunen eskubideen alde lanean ari diren hainbat erakunderekin lan egiten duen emakume bat da, eta «estrategia integral baten» beharra zegoela nabarmendu zuen, «besteak beste, eragin bikoitza jasaten duten kolektiboei, esaterako, emakumezkoei, laguntza eta tratamendua eman ahal izateko».

Izan ere, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen kasuan, kutsatutako emakumezkoen zifra -eraso sexualen biktima horietako asko- gizonezkoena baino bi aldiz handiagoa da.

Brasil da salbuespena

Brasil da lurraldeko salbuespena. GIBari aurre egiteko dituen politikak azaldu zituzten atzo Biltzarrean, eta adituen arabera, eredutzat hartu behar dituzte beste herrialdeek.

Jeffrey Sachs ekonomista estatubatuarraren hitzetan, «Brasil hiesaren aurkako borrokan liderra izan da, sendagai generikoen garapenaren alde apustu eginez eta gaia mahai gaineratuz. Rol garrantzitsua izan du».

1982an erregistratu zen lehen kasua Brasilen, eta 1985ean jada, diktadura amaitu ostean, GIBari aurre egiteko sistema eraikitzen hasi ziren.

Timothy Brown, el único paciente de sida «curado»

La esperanza de poder curar algun día la infección por el virus del VIH se basa en unas pocas personas en el mundo naturalmente resisten al virus, según explicaron los virólogos en la XIX Conferencia Internacional sobre la enfermedad.

Por primera vez «tenemos pruebas de que es posible» obtener una curación del sida mediante la erradicación del VIH o mediante la neutralización de una manera sostenible», según explicó Françoise Barré-Sinoussi, profesora y premio Nobel de Medicina.

Ella recordó el caso de Timothy Brown, conocido como «el paciente de Berlín», el único caso conocido en el mundo de una «curación» del sida.

Dio positivo en 1995. En 2007, después de recibir un transplante de médula ósea para tratar la leucemia, dejó de tomar los medicamentos antirretrovirales contra el sida y después del transplante no mostró signos de infección. Su donante tenía células inmunitarias mutantes resistentes al VIH.

Se estima que solo un 0,3% de la población tiene esta inmunidad natural al VIH, que proviene de la mutación de un gen llamado CCR5. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo